eu  |  es  


  Ekintzak > Aldizkaria


Basquezinema films & tv

Euskal Produktoreen Elkartea 2011 urtean hasi zen Basquezinema films & tv aldizkaria argitaratzen. Bertako zein nazioarteko irakurlegoari zuzenduta dagoen argialpen hau Euskal Herriko produkzioaren zati handi bat biltzen du (film luzeak, laburrak, dokumentalak eta tv movie-ak), urtean zehar estreinatu diren zein produkzio fasean dauden lanen informazioa eskainzen duelarik. Baina, katalogo funtzioa izateaz gain, aldizkari honetan zuzendariek beren lanei buruz egindako iruzkinak irakur diatezke, filmak sakonean ezagutzeko aukera emanez eta interes internazionala areagotuz.

Honez gain, Basquezineman ikus-entzunezko sektoreari buruzko informazio gehigarria irakur daiteke, hala nola, Euskadiko zinema jaialdi garrrantzitsuenei eta Film Comissioei buruzkoa.

Bi bertsiotan aurkitu daiteke: Igelesa/Euskara edo Ingelesa/Gaztelania, zinemaldi eta merkatu internazionaletara banatzen da eta. Aldizkari honen azken bertsio digitalak webgune honetan bertan deskargatu ditzakezu eta azken alea online ikusi ahal izango duzu testu honen azpian. Gainera, ISSUU plataformaren bidez (www.issu.com/basquezinema) eta facebooken gure argitalpen guztiak kontsultatu daitezke.

Irakurri hemen gure azken alea: